dBus.es Donostiako Tranbia Kompainia | Compañía del tranvía de San Sebastían

OHIKO GALDERAK

Non eskuratu daitezke "KONTAKTURIK GABE-ko" txartel berriak?

Txartel berri hauek KUTXAko edozein bulegotan lortu daitezke.

KUTXA ez den beste aurrezki entitateetan ere lortu daitezke?

Oraingoz KUTXAn eskuratu daitezke soilik. Etorkizunean, beste aurrezki entitateak prest egotean, hauetan ere egongo dira eskuragarri. Hau posible izatean DBUSetik informazioa zabalduko dugu, bai eta aurrezki entitateetatik ere.

Noiz eskuratu daitezke txartel berriak?

Txartel berriak KUTXAko bulegoetan eskatu daitezke. Eskaera egin eta 3 lanaldi eguneko epean KUTXAko bulegoetan jaso ahal izango dira. (Argazkidun txartelak, 3 lanaldi egun argazkia entregatze egunetik)

Txartel mota bakarra egongo al da?

Ez, nahiz eta txartel guztiak kontakturik gabeko teknologiadunak izan, KUTXAko txartel berriak bi motatakoak izango dira.

  1. Argazkidun txartelek bono berrietarako eta familia ugari, jubilatu eta gazteentzako beherapenetarako eskubidea ematen dute. Txartel hauek pertsonalak eta transferiezinak dira.
  2. Argazkirik gabeko txartelak bonobus arrunta erabiltzeko balio du, baina ez beherapen gehigarri edo hileko bonoak erabiltzeko.

Zenbat balio dute txartel berri hauek?

Beherapenak eta hileko bonoez baliatzeko argazkidun txartela lortzeko, KUTXAko bulegoetan 8,50€-ko oraindu behar dira.
Argazkirik gabeko txartela lortzeko, hileko bonobuserako eskubiderik gabe,-KUTXAko bulegoetan 5,50 €-ko oraindu behar dira.

Zein da txartel berriak lortzeko aurkeztu behar den dokumentazioa?

Txartel guztietarako NANa aurkeztu beharko da. 3 lanaldi egunetako epean txartela entregatuko da eta txartelaren kontratua sinatuko da. (Argazkidun txartelak, 3 lanaldi egun argazkia entregatze egunetik)

KUTXAko bezeroa izan behar al da txartel berria eskuratu eta beherapenez baliatzeko?

Ez da zertan KUTXAko bezeroa izan behar. Bezeroak ez direnak beraien aurrezki entitateko txartelarekin egingo dituzte diru sarrerak, baina txartela KUTXAn eskatu beharko dute. Zerbitzuak, 0,50€ko kostea dauka.

Familia ugariek nola baliatu ditzakete beherapenak?

Familia ugarietako beherapenez baliatzeko, lehenik eta behin, argazkidun txartela eskuratu beharko da KUTXAN. Beherapenez baliatu nahi den familia ugariko kide bakoitzak eskuratu beharko du txartela.
Beherapenak aplikatu ahal izateko, txartel bakoitza UDALINFOn (lientea kalea, 010 telf.) balidatu beharko da, eta ondorengo dokumentazioa aurkeztu:

Ofizioz, erroldatze datuak ere egiaztatzen dira.

Nola kargatzen da saldoa txartel berrietan?

Oraingo txarteletan bezala, bonobusaren saldoa KUTXAko edozein kutxazainetan kargatzen da. Erabiltzaileak beherapenak baditu eta adierazitako jarraibideak bideratu baditu, automatikoki aplikatuko zaizkio.

Zertan datza txartel berrien eta orain artekoen arteko desberdintasuna?

KUTXAko txartel berri guztiak "KONTAKTURIK GABEKO" txartelak dira. Hori dela eta ez dira autobuseko makinetako zirrikitutik pasa behar. Nahikoa da makinek aurreko aldean adierazten duten lekura hurbiltzearekin. Behin onartuta, makinek soinu bat aterako dute, oraingo txartelek bezalaxe, eta makinaren bisorean unean uneko saldoa edo hileko bonoaren erabilera agertuko dira.

Txartel berriak autobusean dauden bi kantzelazio makinetan kantzelatu daitezke?

Bai, edozein makinetan egin daiteke.

Txartel berriak "kontaktuarekin" erabili daitezke, oraingoak bezala?

Bai, baina soilik larrialdi kasuan, "kontakturik gabeko" mekanismoa ez dabilenean.

"KONTAKTUDUN" txartelek funtzionatzeari utziko al diote?

Ez, gaur egungo txartel guztiak funtzionatzen jarraituko dute, hondatuta egon ezean.

Zein kasutan eskuratu behar dira txartel berriak?

Familia ugariei edo hileko bono berriei dagozkien beherapenez baliatu ahal izateko. Gainontzeko erabiltzaileek orain arteko txartel berberarekin jarraitu dezakete.

Zein kasutan zaio onuragarri erabiltzaile arrunt bati hileko bonoa?

Mugarik gabeko hileko bonoarekin, erabiltzaileari bonobus arruntarekin 39 bidai eta gauez beste 4 bidaiatik gorako bidai guztiak doan aterako zaizkio.
50 bidaietako hileko bonobusaren kasuan, merkeagoa aterako zaio egunez 32 bidai eta gauez 4 bidai egiten baditu.

Aldea askoz ere nabariagoa da konparaketa billete arruntekin egiten bada.

Zein kasutan zaio onuragarri tarifa sozialak dituen erabiltzaile bati (jubilatua,�) hileko bonoa eskuratzea?

Tarifa sozialak dituzten pertsonak, jubilatuak kasu, badituzte jada beherapen garrantzitsuak. Hortaz, onuragarri izango zaio soilik hilean bidai asko egiten baditu. Mugarik gabeko hileko bonoa onuragarria da, tarifa sozialen kasuan, egunez 82 eta gauez 4 bidaiatik gorako kasuetan.

50 bidaietako hileko bonobusaren kasuan, tarifa sozialak dituen pertsonari merkeagoa aterako zaio egunez 68 bidai eta gauez 4 bidaietatik gora.

Txartel berria kontratatzen badut, oraingo txartelaren saldoa galduko al dut?

Ez, nahiz eta txartel berriak kontratatu, txartel zaharretako saldoa amaitu arte erabili daiteke. Kutxazainetan txartel hauek kargatzen jarraitu daitezke.

Zer egin behar da mugarik gabeko hileko bonoa edo 50 bidaietako bonoa kontratatzeko?

50 bidaietako bonoa lortzeko kontakturik gabeko txartel argazkidun berria eskuratu behar da lehenik eta behin. Txartela KUTXAko edozein kutxazainetan sartu eta bonobusa, mugarik gabeko hileko bonoa, edo 50 bidaietako bonoa erosteko aukera izango duzu.

Ba al dauka transbordoak egiteko eskubiderik 50 bidaietako bonoak?

50 bidaietako bonoak autobusera igotzen garen bakoitzean bidai bat zenbatzen du. Beraz, ez ditu transbordoak aurreikusten.

Noiz hasi eta bukatzen da mugarik gabeko hileko bonoaren baliozkotasun epea?

Behin kutxazainean kargatuta, une horretan funtzionatzen hasten da eta hurrengo hileko egun berbera (barne) arteko epea dauka.

Noiz hasi eta bukatzen da 50 bidaietako hileko bonoaren baliozkotasun epea?

Behin kutxazainean kargatuta lanean hasten da. Bono honen balioa 50. bidaia egitean amaitzen da edo bonoa erosi eta hilabetea igarotzen denean.

Noiz birkargatu daiteke mugarik gabeko hileko bonoa aktibo dagoen bitartean?

Beste hileko bono bat kontratatu daiteke edozein unetan. Txartelak mugarik gabeko bonoak kontratatuta izatea ahalbideratzen du 2 hilabeteko aurreikuspenarekin erosketa egunetik abiatuta.

Noiz birkargatu daiteke 50 bidaietako hileko bonoa aktibo dagoen bitartean?

50 bidaietako beste bono bat kontratatu daiteke honen balioa amaitzeko 3 egun falta direnean, edo 5 bidai edo gutxiago gelditzen direnean. Saldoz gelditzen diren bidaiak metatu egiten dira 55 bidaiarekin, gehienez.

Txartel berriak bonobusean saldoa badauka eta hileko bonoa kargatzen badut, bonobusaren saldoa galtzen al dut?

Ez da saldoa galtzen. Hileko bonoak balioa galtzean, bonobusa erabiliko da automatikoki bidaia bakoitzean, hileko bono berri bat aktibatu arte.

Jabea ez den beste pertsona batek erabili al dezake txartel argazkiduna? Jabeak erabili al dezake txartela beste pertsona bati ordaintzeko?

Argazkidun txartel berriak pertsonalak eta transferiezinak dira. Jabea izango da txartel hori erabili dezakeen pertsona bakarra. Salbuespen bakarra jabearen laguntzaile gisa joatea da. Kasu honetan, laguntzaileak billete arruntaren zenbatekoa deskontatzen du.

Nola kontrolatuko du DBUSek txartelen erabilera egokia?

DBUSek kontrol zerbitzu berezia jarriko du autobusetan txartelaren erabilera egokia kontrolatu eta jokaera iruzurtiak saihestu ahal izateko.

Nola jokatuko da beste jabe baten argazkidun txartelak erabiltzen dituzten pertsonekin?

DBUSek argazkidun txartelen erabilera egokia bermatzeko kontrol exhaustiboa egingo du. Jabea ez den beste pertsona baten erabilera frogatzen bada, jabeari txartela kenduko zaio eta 60€-tako isuna jarriko zaio.

Gaueko zerbitzuak hileko bonoarekin ordaindu daitezke?

Bai, mugarik gabeko bonoak eta 50 bidaietakoak gaueko zerbitzuak erabiltzeko baliagarriak dira. Modu honetan aurrezkia handiagoa izango da.

® DBUS.es: Fernando Sasiain, 7 | 20015 Donostia-San Sebastián Tlf: 943 000 200 | Erabilpen Baldintza | Harremanetarako | Web mapa