dBus.es Donostiako Tranbia Kompainia | Compañía del tranvía de San Sebastían

Bus Txartelak

TXARTEL MOTAK

  1. DBUS TXARTELAK (kutxazainetan birkargatzen dira)
    1. Ohiko Galdera
  2. LURRALDEBUS TXARTELAK (kioskoetan birkargatzen dira)
  3. TURISTA ETA BISITARIAK

DBUS TXARTELAK:

Donostiako hiri-autobusetan (DBUS) erabiltzeko, baina ez Lurraldebuseko autobusetan.

Parte zaren kolektiboaren arabera eskuratu dezakezu txartelaren perfila:

ARRUNTA DBUS

KUTXAko argazkidun, kontaktu gabekoa. Honako ordainketa motak dauzka:

Argazkirik gabeko txartela, CAJA LABORAL-EUSKADIKO KUTXAko kontaktuduna edo KUTXAko kontaktu gabekoa. Honako ordainketa motak dauzka:

Baldintzak: txartel hau edozeinek eskuratu dezake. KUTXAn (kontakturik gabekoa) eta CAJA LABORAL-EUSKADIKO KUTXAn (kontaktuduna ).

GIZARTE BONOBUSA DBUS

KUTXAko argazkidun txartela, kontaktu gabekoa.
honako ordainketa motak dauzka:

  • Gizarte bonobusa
  • Billete berezia
  • Mugagabeko hileko bonobusa
  • 50 bidaiako bonobusa

Gizarte txartela eskuratzeko baldintzak eta jarraitu beharreko prozedura

FAMILIA UGARIA DBUS

Argazkidun txartela (soilik KUTXAko kontakturik gabekoa).

Familia ugarientzako txartela eskuratzeko baldintzak eta jarraitu beharreko porzedura

GAZTEA DBUS

Argazkidun txartela (soilik KUTXAko kontakturik gabekoa). Honako ordainketa motak dauzka:

Gazte txartela eskuratzeko baldintzak eta jarraitu beharreko prozedura

LURRALDEBUS txartela:

"Kontakturik gabe" motako argazkidun txartela.

Txartel hauek Donostiako hiri-autobusetan (DBUS) eta Lurraldebuseko autobusetan erabili daitezke.

Donostiako hiri-autobusetan (DBUS), bonobus arruntari dagokion zenbatekoa txartelaren saldoari kenduko zaio egindako bidai bakoitzean (edo billete bereziaren zenbatekoa gaueko autobusen kasuan, "gautxoriak".)

Lurraldebus elkargoko txartelak ezin dira DBUS autobusetan erabili.

Onartutako ordainketa moduak:

INFO+

Turista eta bisitari txartelak:

Turista txartela eskuratzeko baldintzak eta jarraitu beharreko prozedura

TXARTELAK ESKATZEA

DBUS TXARTELAK

Aurrezki erakundeetan eskuratzen dira:

LURRALDEBUS TXARTELA:

Prentsa saltokietan eta zenbait eraikin publikoetan lortu daiteke.

INFO+

 

TURISTA ETA BISITARI TXARTEL

Halaber, argazkidun edo argazkirik gabeko txartelak daude. Argazkia dutenak pertsonalak eta besterenezinak dira. Argazkirik gabekoak besterendu litezke, baina ez dute beherapen gehigarririk (gizarte tarifak edo familia ugarienak), ezta hileko bonobusak eskuratzeko aukerarik ere.

Erabiltzaileak iruzurrezko erabilera egiten duela antzemanez gero, txartela kendu eta 60 euroko isuna jarriko zaio.

     

TXARTELAK BANATZEN DIREN LEKUEN INGURUKO DATUAK:

KUTXA:

Tel.: 901 111 411(txartelei buruzko informazioa) .
Kontakturik gabeko txartelak ematen ditu soilik (hilabete bonoak eta familia ugarien deskontuak ahakbidetzen ditu).
Bere kutxazain sarean birkargatzen dira.

CAJA LABORAL:

Tel.: 901 33 34 33 (Txartelei buruzko informazioa)
Soilik kontaktudun txartelak ematen dituzte (ez dute famili ugarientzako beherapenik, ezta hileko bonobusik ere)
Bere kutxazain sarean birkargatzen dira
Perfil arrunteko txartel berri hauek aurrezki erakundeek emango dituzte. Hori dela eta, gizarte tarifak edo familia ugarien tarifak izateko eskubidea dutenek Udalera joan beharko dute UDALINFO, (Ijentea kalea,1, Udaletxearen atondoa, 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara, lan-egunetan ) eta dagokion egiaztagiria aurkeztu, txartel bakoitzari bere perfila emateko, gizarte perfila, familia ugaria, gaztea, kasuan kasu.

PRENTSA SALTOKIAK ETA ZENBAIT ERAIKIN PUBLIKO:

Tel.: 943 000 117 (Lurraldebus bulegoa)
Txartela eskatutako lekuan ematen da 5 eguneko epean. (Turista txartela momentuan ematen da).
5,00€ eta 300,00€ artean birkargatu daiteke, prentsa saltoki eta zenbait eraikin publikoetan.

SAN SEBASTIÁN TURISMO BULEGOTAN:

Tel: 943-48-11-66
Alameda del Boulevard, 8
Padre Vinuesa Enparantzan
Pío XII Enparantza (autobus estazioa)
Iparreko tren estazioan

Gizarte txartela eskuratzeko baldintzak eta jarraitu beharreko prozedura

Nortzuk eskuratu dezakete?

Donostian erroldatuta egonik, jasotzen dituzten errentek ez badute gainditzen 2,5 aldiz IPREM delakoa (15.975€) eta ondoren zehazten den talderen batekoak badira:

65 urtetik gorakoentzako prozedura

Momentuan baliozkotuko da eta "S" eranskailu HORIA jarriko da

Elbarrientzako prozedura

•  Momentuan baliozkotuko da eta "S" eranskailu HORIA jarriko da

Gainerako eskatzaileentzako prozedura

Famili ugarientzako baldintzak eta jarraitu beharreko prozedura

Nortzuk eskuratu dezakete?

Donostian erroldatuta dauden Famili ugarietako kideek

Prozedura:

  1. Txip-txartela eskuratu, kontaktu gabea eta argazkiarekin (KUTXAn soilik)
  2. UDALINFOra joan txartelaren perfila baliozkotzeko, ondoko dokumentazioa eraman:
  3. NAN orijinala (14 urte baino gutxiago dauzkaten gazteentzat, familia liburua)
  4. Liburu edo familia ugarien titulua
  5. Kontakturik gabeko txip-txartela
  6. Txartela momentuan baliozkotuko da eta "F" eranskailu BERDEA jarriko da.

Errolda datua Udalak berak ofizioz egiaztatuko du.

Gazte txartela eskuratzeko baldintzak eta jarraitu beharreko prozedura

Nortzuk eskuratu dezakete?

Donostian erroldatuta izan eta 24 urte edo gutxiago dutenak eta jasotzen dituzten errentek ez badute gainditzen 2,5 aldiz IPREM delakoa (15.975€).

Prozedura:

  1. Txip-txartela eskuratu, kontakturik gabekoa eta argazkiarekin (KUTXAn soilik)
  2. UDALINFOra joan txartelaren perfila baliozkotzeko, ondoko dokumentazioa eraman
  3. NAN orijinala (14 urte baino gutxiago dauzkaten gazteentzat, agiri oficiala)
  4. Errenta Aitorpenaren kopia edo salbuetsita dagoela adierazten duen egiaztagiria (lanean egonez gero)
  5. Kontakturik gabeko txip-txartela
  6. Txartela momentuan bertan baliozkotuko da

Errolda datua Udalak berak ofizioz egiaztatuko du

® DBUS.es: Fernando Sasiain, 7 | 20015 Donostia-San Sebastián Tlf: 943 000 200 | Erabilpen Baldintza | Harremanetarako | Web mapa