dBus.es Donostiako Tranbia Kompainia | Compañía del tranvía de San Sebastían

Berriak

Donostia garraio publikoaren gaineko europar proiektu baterako hautatua

02/05/2011

Donostia aukeratua izan da mugikortasun jasangarria sustatzeko QUEST proiektuan parte hartzeko. QUEST proiektua Europar Batasunak finantzatzen du STEER programaren baitan.

QUEST programa honetan, Donostiaz gain, Belgikako Gante, Finlandiako Turku, Eslovakiako Gävle, Italiako Padua eta Ingalaterrako Bath and North East Somerset Council hiriek hartuko dute parte, eta baita beste aholkularitza hauek ere; Madrileko ETT, Ingalaterrako TTR, Italiako ISIS, Esloveniako Maribor unibertsitatearekin batera.

QUEST proiektua hiriko garraio publikoa balioztatzeko auditoria tresna bat garatzean datza, ondoren garraioa tresna honen bidez ziurtatu ahal izateko.

Modu honetan, DBUS, garraio publikoaren operadore gisa, nazioarteko hainbat forotan parte hartzeko eta Europako beste hiri batzuekin garraio publikoaren alorrean izandako esperientzia arrakastatsua konpartitzeko aukera izango du.


Aeneas-conference2 Donostiak energetikoki efizientea den mugikortasuna bultzatzeko den Aeneas proiektua aurkeztu du Bruselan

16/04/2011

AENEAS (Attaining Energy-Efficient Mobility in an Ageing Society) proiektu europar bat da Europarako Energia Adimendunaren programaren baitan (IEE) garatua, eta bere helburu nagusia da Energetikoki Efizientea den Mugikortasuna bultzatzea zahartzen ari den gizarte batean.

Informazio gehiago (pdf)


Its_bruselas Donostiak elektromugikortasunaren gainean duen ikuspegia azaldu du Bruselasen

15/04/2011


Joan den Apirilaren 6an, "Elektromugikortasunean aplikatutako Garraioaren Sistema Adimendun"en gaineko Foruma ospatu zen Bruselan ERTICO ITS Europa erakundeak antolatuta. Forum horretan Donostiak Elektromugikortasunaren gainean duen ikuspegia azalduko du.

Informazio gehiago (pdf)


® DBUS.es: Fernando Sasiain, 7 | 20015 Donostia-San Sebastián Tlf: 943 000 200 | Erabilpen Baldintza | Harremanetarako | Web mapa