Castellano Euskera English Français
22/03/2011
Noticia asociada a las líneas: 28
Martxoaren 22tik aurrera, DBUSeko autobusen AMARA-OSPITALEAK 28. linearen geltoki guztietan WIFI konexioa egongo da doan.
Donostiako Udalaren Sustapen departamentuak ezarri dituen hari gabeko konexiorako puntu berriei esker, DBUSeko autobusen erabiltzaileek udalaren WIFI zerbitzuarekin konektatu ahal izango dira doan AMARA-OSPITALEAK 28. lineak dituen 28 geltokietako edozeinean.
Hari gabeko konexioaren bidez gailu mugikorretatik Internetera sartzeko ez da tarifarik ordaindu beharko; bakarrik Hiritarren Txartela eduki beharko da, eta txartel hori eskuratzeko ere ez da ezer ordainduko.
Amara-Ospitaleak 28. autobus linea DBUSeko autobus sarearen linea nagusienetako bat da, Boulevarra-Hiriko erdialdea Ospitaleekin eta Miramongo Teknologia Parkearekin lotzen ditu eta. 2010ean erabiltzaile gehien zituen autobus linea da; izan ere, linea hori 4.844.191 bidaiarik erabili zuten.
Era berean, 2007az geroztik, 28. lineak UNE-EN 13816 arauaren araberako Kalitate Egiaztagiria dauka, 5. eta 13. lineek moduan, horiek egiaztagiria beranduago lortu zuten eta. Horrela, bermatu egin daiteke DBUSek egiaztatutako kalitatea duen zerbitzua ematen duela eta hiriko hiru ardatz nagusietan dabiltzan autobus lineek, DBUSeko bidaiarien %40 baino gehiago hartzen dutenek, kalitate egiaztagiria dutela. Donostiako autobus linea nagusiek modu progresiboan eskuratu dute egiaztagiria eta DBUS funtzionamenduko prozedura berak eta eskakizun berak aplikatzen ari da Donostiako hiriko autobus linea guztietan; beraz, DBUSek hiriko autobus sare osoko autobusetan kalitate maila bera, hau da, kalitate handia egongo dela bermatzen du.
Donostia da autobus geltokietan autobus erabiltzaileei WIFI konexioa doan eskaintzen dien lehen hiria. Horrela, bistan geratzen da berriro ere Donostiabusek aurrerapen teknologikoak erabiltzearen eta bere zerbitzuen kalitatea etengabe hobetzearen alde egiten duen apustu garbia.
® DBUS.es: Fernando Sasiain, 7 | 20015 Donostia-San Sebastián Tlf: 943 000 200 | Erabilpen Baldintza | Harremanetarako | Web mapa