Castellano Euskera English Français
Web mugikor berriarekin DBUSeko informazio guztia poltsikoan eramango duzu.
Ezagutu gure lineei buruzko informazio guztia, esaterako autobusak zure ohiko geltokietara noiz heltzen diren, planifikatu zure ibilbidea, eta aurkitu modu errazean zauden tokitik hurbilen dituzun geltokiak.
Gainera, eskuratu dezakezu Donostiatik mugitzeko garrantzitsua den informazio guztia.
DBUSeko Errealitate Areagotuaren aplikazioarekin, zure mugikorraren kamera eta layar aplikazioa erabili ahal izango duzu zauden tokitik hurbil dituzun geltokiak lokalizatzeko. Horretarako, deskargatu Layar aplikazioa ondoko esteka hauetako batetik, zure gailuaren arabera:
Descargatu iPhonerako
Erabilgarri gailu hauetarako: iPhone 3GS, iPhone 4 eta iPhone 4S.
Descargatu BlackBerryrako
Erabilgarri gailu hauetarako: BlackBerry Bold 9900, Torch 9860, Torch 9810.
Descargatu Symbianerako
Erabilgarri gailu hauetarako: Nokia C7, C6-01, E7, N8 eta N97.
Descargatu Androiderako
Erabilgarri gailu hauetarako: Motorola, HTC, Samsung eta beste asko.
Behin aplikazioa deskargatuta, DBUS geruza bila dezakezu Layar geruza bilatzailea erabilita edo honako estekan klik egin:
2007ko martxoaren 19tik aurrera, DONOSTIA BUSeko erabiltzaileek geltokietatik autobusen iriste ordua jakin ahal izango dute SMS mezu erraz baten bidez.
Bezeroentzako informazio sistema berri honekin Donostiabuseko geltokietan ezarritako informazio sistema osatzen da. Horretarako, orain urte bete baino gehiago linea guztietako geltoki esanguratsuenetan 75 panel elektroniko jarri ziren. SMS bidezko informazio sistema honen bidez oraingo sistema hobetzen eta osatzen dugu hiriko geltoki eta DONOSTIABUS-eko erabiltzaile guztietara zabalduz.
Sistema berri honen bidez ez da beharrezkoa izango geltokian bertan egotea eta informazioa edozein geltokitik eskatu ahal izango da. Mugikorra eta geltokiko kodea bakarrik izango dira beharrezkoak.
Ekimen berri hau Donostiako Tranbia Konpainiaren anbizio handiko berrikuntzarako proiektu teknologikoaren barruan kokatuta dago, zerbitzua hobetzeko teknologia berrien erabilerarekin, bezeroek jasotzen duten informazioaren hobekuntzarekin eta ingurumenaren hobekuntzarako erabiltzen ari garen autobus berriekin batera.
Zerbitzua erabiltzeko baldintza orokorrak:
Horretarako, erabiltzaileak SMS bat bidali beharko du 7377 zenbakira geltokiko kodea idatziz eta berehala mezu bat jasoko du eskatutako geltokira autobusen iristeko denbora estimatua adieraziz.
Mezua euskaraz edo gazteleraz bidali daiteke honako testu honekin:
Erantzuna eskatutako hizkuntzan jasoko da.
Gainera, gaztelaniaz jasotako erantzunean "Servicio ofrecido por Caja Laboral" edo antzeko beste esaldi bat agertuko da.
Euskaraz jasotako erantzunean "Euskadiko Kutxak eskeinitako zerbitzua" edo antzeko beste esaldi bat agertuko da.
Geltokietako kodeak DONOSTIABUSEKO 540 geltokietan egongo dira, berinapeetan eta zutoinetan. Era berean geltoki bakoitzean azalduko da mezuak bidaltzeko modua.
Jasotako erantzunean linea bakoitzeko lehenengo autobusen iriste ordua azalduko da, ibilbide desberdinak bereiziz.
Adibide bezala, 7377ra “DBUS 35” mezua bidaliz hurrengo informazio hau jaso ahal izango da 35 geltokiko kodea duen Londreseko Hotelari buruz:
DBUS Informa
25-Añorga 2m
33-Igara 6m
5-BentaBerri 8m
5-Zuatzu 14m
25-Belartza 21m
Edo euskaraz, “DBUSA 156” mezua bidaliz hurrengo informazio hau jaso ahal izango da 156 geltokiko kodea duen Gipuzkoako Plazari buruz:
DBUSaren informazioa:
L14-Bidebieta 2m
37-Zorroaga 10m
Bezerorentzako kostu bakarra informazio eskaerarako mezuarena izango da, 0,15 € + BEZ, autobusen iristeko denbora adierazten duen mezuak, berriz, ez du inolako kosturik izango bezeroarentzako. Zerbitzuak EUSKADIKO KUTXAK eskaintzen du.
Zerbitzua merkatuko operadore guztien mugikorretan adierazitako datatik aurrera erabili ahal izango da: Movistar, Euskaltel, Vodafone, etab.
Orange operadorearen bidez bakarrik aipatutako zerbitzua erabili ahal izango da apirilaren 1etik aurrera. Ordura arte operadore honen bidezko mezuak 0.30 euro + BEZ balioko du.
DTK-ak bere bezeroei eskaintzen dien SMS bidez mezuak jasotzeko zerbitzuaren funtzionamendua dokumentua honetan zehaztuak dauden baldintzei loturikoa izango da, eta horrenbestez, hauek Donostiako Tranbia Konpainiarekin kontratatuko dute zerbitzua.
SMS bidez mezuak jasotzeko zerbitzua kontratatzen duen erabiltzaileak, Euskadiko Kutxako mezua jasotzeko onarpena ematen du, dokumentu honetan zehazten den moduan.
INFOBLUE sistema (autobusen iritsiera orduak Bluetooth bidez jakinarazteko sistema), gaur egun panel elektronikorik ez duten 20 geltokitan instalatu da. Orain arte geltoki horien erabiltzaileek SMS bidez edo webgunearen bidez jakin zitzaketen autobusak geltokira iristeko orduak, eta, hemendik aurrera, telefono mugikorretako Bluetooth bidez ere egin ahal izango dute hori.
Funtzionamendua oso erraza da; nahikoa da geltokiaren inguruan egotea eta telefono mugikorraren Bluetootha aktibatuta eta ikusgai izatea. Handik gutxira mugikorrean mezu bat helduko zaie INFOBLUE gailutik, autobusen iritsieera orduen gaineko informazio eguneratuarekin. Aldian-aldian, geltokiaren inguruan mezuak jasotzen jarraituko dute eguneratutako informazioarekin.
Sistema Bluetooth aplikazioa duten terminal mugikor guztietan erabil daiteke.
Horrela, hemendik aurrera Donostia erabiltzaileei informazioa emateko sistema hau duten lehen hiri europarretako bat izango da.
Sistema berri horrek osatu egiten du autobusen iritsiera orduak jakinarazteko gaur egun dugun eta honako elementuez osatuta dagoen sistema:
Ekimen berri hori CIVITAS proiektuaren barruan bidaiariei informazioa emateko sistema hobetzeko hartu diren neurrietako bat da.
Sistema berria, bidaiarien garraioen sektoreko sistema teknologikoetan liderra den PROINTEC enpresak egindako garapen teknologikoari esker jarri ahal izan da abian.
Honakoak dira INFOBLUE sistema duten geltokiak:
INFOBLUE sistema duten geltoki guztiak behar bezala identifikatuta daude, eta autobusen iritsiera orduak mugikorrean jasotzeko eman beharreko pausoak zehar meatz azaltzen dira.
Momentuz, sistema edozein terminal mugikorretatik erabil daiteke iPhoneetatik izan ezik, horien Bluetooth sistema ez baitago gainontzeko terminaletara "irekita".
® DBUS.es: Fernando Sasiain, 7 | 20015 Donostia-San Sebastián Tlf: 943 000 200 | Erabilpen Baldintza | Harremanetarako | Web mapa