Castellano Euskera English Français
Hiri barruan batetik bestera mugitzeko arazoek lehentasuna dute Europako Batasuneko hirietako zirkulazio, garraio eta ingurumen politiketan. Horrexegatik, ingurumena hobetuko bada, mugikortasun sistema eramangarria lortu behar da aurretik.
Erakunde Publikoek tinko lan egin behar dute hiritarren mugikortasun beharrei erantzuteko gauza izango den garraio sistema publiko bat osatzeko eta sistema horrek ondo funtzionatzeko, halako kalitate mailarekin non beste garraio motordunen aurrean garraio publikoa aukera eraginkorra izango den eta hiriaren eta biztanleen garapenari eta ingumenaren hobekuntzari lagunduko dion eta espazio publikoez baliatuko den neurriz.
Tresna egoki bilakatu behar da mugikortasuna zerbitzu hiri baten garapenerako, enplegu iturri bat izan behar du eta baita ingurumena hobetzeko bidea ere. Mugikortasunaren politikak donostiarren bizitza kalitatea hobetzea ekarri behar du berarekin eta horretarako, irisgarritasuna bermatu behar du, alegia, hiritarra zuzenean helmugara eramango duen garraio publikoan oinarritutako irtenbideak eskaini behar ditu.
Garraio publikoaren kalitatea hainbat faktorek zehazten dute, hala nola, geltokien kokalekuak, zerbitzuen maiztasunak eta bezeroen sarbidea; eta horrez gainera, hobetu behar dira, orobat, bide bereziak, lineen arteko loturak eta zerbitzurako laguntza telematikoak. Garraio publikoak bezero-hiritarren zerbitzura jarri behar du bere jardunbidea, eta zerbitzu erregularra, fidagarria, erosoa eta merkataritza abiadura leihakorra eskaintzera iritsi behar du.
Hiriko pertsonen garraio sistema eraginkorra izatea ezinbestekoa da hiriaren ekonomiari dagokionez, eta baita hiri bizitzaren kalitateari dagokionez ere. Garraio sistema horren oinarri nagusia taldeko garraiobideak izango dira. Lehentasuna eman beharko zaie garraiobide horiei eta goren mailako kalitatezkoak izan beharko dute aukera erakargarria eta leihakorra izango bada beste garraiobide pribatuekiko.
Garraio publikoa gure hiriaren garapen ekonomikoari lotu behar zaio. Eta hori hainbat alderditan. Garraio publiko leihakorra eta eraginkorra lortzeak ondorioz ekarriko du hiriko barruko mugikortasuna hobetzea, garraio motordun pribatuekin mugitzeko beharra gutxitzea eta hiriko ingurumenaren kalitatea hobetzea. Faktore horiek guztiek erakargarriagoa egiten dute hiria bai denda kopurua hazteko bai ekonomia jarduera berriek bertan leku hartzeko.
Garraio publikoaren bidez mugikortasunaren alderdi adierazgarrienetako bat ziurtatzeak berarekin ekarriko du garraio publikoaren sistema ustiatzearen ondoriozko etekinak hobetzea eta diru fondo publikoen ekarpen beharrak murriztea. Diru fondo publikoak, dena dela, gehitu egin beharko dira kalitatea eta taldeko garraioa hobetzearen ordainetan. Horregatik guztiagatik, taldeko garraioentzako zirkulazio sare bat lortzea izango da giltzarrietako bat.
Udalaren alorrean joko araurik ez egotea da Udaletxeak asetu behar duen gabezietako bat. Udaletxeak Donostiako Tranbia Konpainiaren jabe egin zenetik, zeina hiriko eta hiriz kanpoko taldeko garraiobideen alorreko emakidadun enpresa zen garai hartan, ez da erregulazio egokirik ez osorik egin alor horretan.
Udaletxeko buruzagi eskudunen eta enpresa ustiatzailearen arteko egoera nahasia da gaur egun, eta horrek ondorioz dakar batetik egoera ilun samarrak sortzea linea berriak sortzeko edo dagoeneko martxan diren lineak aldatzeko erabakiak hartu behar direnean, eta bestetik, hirritarrek informazio eskasa izatea beren interesen defentsa aurkezteko moduei buruz edo sor daitezkeen erreklamazioak aurkezteari eta jarraipena egiteari buruz.
Era berean, eta igaro den denbora kontuan hartuta, eskakizun berriak sortu dira gizartearen beraren bilakaeraren ondorioz: taxibus bideak, haurren kotxeei eta aulkiei garraioetara sartzeko baimena emateko aukera, edo mugitzeko eta komunikatzeko zailtasunak dituzten edo beste edozein muga fisikoa edo psikikoa duten pertsonak garraio publikora sartzeko arazoekin zerikusia duten eskakizunak. Eskakizun horiei erantzun nahi zaie hain zuzen ere Araudi honen testu artikulatuan.
Aurretiko Titulu batekin hasten da Araudia. Araudiaren helburua eta alor honetan aplikazio zuzena duen eta indarrean den legediari dagozkion Xedapen Orokorrak azaltzen dira atal horretan.
Ondoren, egituratu dira I Titulua batetik, erabilera orokorreko garraio publiko erregularrei eskainia, eta bestetik, II Titulua, erabilera bereziko garraioei eskainia.
Hiritar guztiek erabiltzeko moduko garraioetan elkartu egin dira, lehenbizi, udalaren eskumenak eta hiriko garraio zerbitzu publikoaren prestazio modua. Ondoren, garraio zerbitzuaren kokalekuari, aldatzeari edo kentzeari buruzko atala azaltzen da. Gai hori garrantzizkotzat hartu da eta Araudian zehatz mehatz azaldu da hiri garraioko bide erregularrak sortzeko edo kentzeko, ibilbideak, geltokiak edo ordutegiak aldatzeko prozedura; horretarako oinarri hartu da Toki-Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeak eta Toki Erakundeen Zerbitzuen Araudiak batetik eta bestetik Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legeak (LGAL) zehazten dituzten udal eskumenak. Prozedurari dagokionez ere Adminstrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak agertzen duena eta lege horrekiko egin diren azken aldaketak hartu beharko dira kontuan.
Araudiak erabiltzaileen Eskubideak biltzen ditu, garraiorako sarbideari dagokionez, eta erabiltzaile izan daitezkeen pertsoma mota guztien eskura egon behar duten zerbitzua erabiltzeko baldintzak eta informazioa zehazten du. Horrez gainera, garraio zerbitzuak erabiltzen dituztenen betebeharrak ere azaltzen dira beste atal batean.
Zerbitzua ematen duen enpresak (Donostiako Tranbia Konpainia gaur egun) segurtasun baldintzei, ibilgailuen egoerari, bidaiarien erreklamazioei, eta abarrei buruz dituen betebeharrak azaltzen dira.
Atal berezi batean bildu nahi izan dira mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonek garraio publikoaren zerbitzuetara duten irisgarritasunaren inguruko alderdiak. Irisgarritasun hori erabatekoa izan dadin bide luzea gelditzen da oraindik bai oztopo fisikoen arazoei dagokionez, alor horretan eginahal handiak egin dira, bai ikusmen edo entzumen arazoak dituzten pertsonek izaten dituzten zailtasunei dagokionez.
Taxibus zerbitzuei buruzko erregulazioak ere kontuan hartu dira, zeinetan gure hiria aitzindaria izan den Espainian, eta baita epe laburrean sor daitezkeen garraio zerbitzuen eskakizunak ere. Bestalde, aldi baterako zerbitzuei buruzko atal bat ere bada, azken urteetan asko hazi baitira zerbitzu horiek gizartearen eskaerei erantzun emanez.
II. Tituluak erabilera bereziko garraio erregularrei buruzko erregulazio laburrak biltzen ditu, enpresa eta ikastetxeetako garraioei buruzkoak batez ere, eragin handia baitute hiriko taldeko garraioen barruan.
III. Tituluarekin amaitzen da lana, arau hausteei eta zigorrei buruz diharduenarekin alegia.
Gaur egungo garraio sistema Araudi honetan aipatzen diren eskakizunetara egokitzearren epe batzuk emateko helburuarekin bost xedapen iragankor jarri dira. Horien artean, onartzen den gehienezko ahalmenari eta informazioari buruzko kalitate adierazleei dagozkienak, mugitzeko arazoak dituzten pertsonen irisgarritasunarekin zerikusia dutenak, Donostiako Tranbia Konpainiaren barruko arauak Araudi honetan adierazten denera egokitzearekin zerikusia dutenak, eta azkenik, Udaletxearen eta zerbitzua eskaintzen duten enpresen arteko Kontratu-Programa bat idaztearekin zerikusia dutenak, eta idatzi honetan azaltzen diren garraio publikoen zerbitzuak hobetzeko helburuak mamitzen lagunduko dutenak, besteak beste.
Araudi honen helburua da Donostiako udal barrutian dabiltzan eta bidaiariak garraiatzen dituzten hiriko garraio zerbitzu erregularren prestazioak arautzea, bai garraio publiko erregular iraunkorrenak bai aldi baterako garraio erregularrenak eta erabilera berezikoenak, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko 16/1987 Legeak (LGAL), uztailaren 30ekoak, III Tituluan azaltzen duen sailkapenaren arabera.
Araudi honen helburua da, bestalde, arautzea garraio horiek erabiltzen dituzten pertsonen eskubideak eta betebeharrrak, Lege horren 40 eta 41. artikuluetan adierazten den aginduak dioena beteaz, erabiltzaileen eta zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresen arteko harremanak, eta baita enpresa horien eta Donostiako Udaletxearen arteko harremanen hainbat alderdi ere.
Hiriko garraio zerbitzu publikoa erabiltzen duten pertsonei eta zerbitzu hori eskaintzen duten enpresei ezarriko zaie Araudi hau.
Toki-Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak adierazten du Udalaren eskumena dela bidaiarien hiriko garraio zerbitzuen kudeaketa eta antolamendua, eta oinarrizkotzat definitzen du zerbitzu hori eta horien erreserba tokian tokiko erakundeena dela adierazten du (86.3 art.). Legezko idatzi horren beraren arabera (26.1 art.), derrigorrezkoa da 50.000 biztanletik gorako udalerriek zerbitzu horiek eskaintzea.
Tokiko Elkarteetako Zerbitzuen 1955. urteko ekainaren 17ko Araudiaren 30. artikuluan dioenaren arabera, Udaletxeak ahalmen osoa du bere eskumenean dituen zerbitzuak osatzeko, antolatzeko, aldatzeko eta kentzeko. Udaletxea burujabea da zerbitzuaren araudia berak egokien uste bezala ezartzeko, zerbitzu horren oinarrizko eta derrigorrezko izaera eta udaleko hiritar guztiek zerbitzu hori hartzeko duten eskubidea errespetatuaz beti ere.
Bidairiak garraiatzeko hiriko garraio zerbitzuak izaera publikoa du, nahi duten pertsona guztiek izango dute, beraz, hori erabiltzeko eskubidea eta muga bakarra izango dira Araudi honek zein gai honen inguruan indarrean den legediak erabiltzaileekiko adierazten dituen baldintzak eta betebeharrak.
Alkateak, edo ordezkaria egonez gero, bere gain garraioaren eskumenak dituen zinegotziak, garraio publikoaren erabilera eta zirkulazioa errazteko helburuarekin, hiriko bide sarean berak beharrezkotzat hartzen dituen bideak garraio publiarentzako erreserba ditzake. Zerbitzuan diren autobus mota guztiak ibil daitezke bide horietan, hiriko linea erregularrak egiten dituztenak zein hiriz kanpokoak eta baita erabilera bereziko autobus erregularrak eta bidaiariak garraiatzen dituzten eskatu ahalako zerbitzuak ere.
Garraio publikorako bide berezietako seinaleetan "taxi" eta/edo "moto" hitza agertzen denean, askatasunez ibil daitezke bide horietan adierazten diren ibilgailu mota horiek.
Polizien eta suhiltzaileen ibilgailuek, eta babes zibileko eta osasun laguntzako ibilgailuek bide horiek erabiltzeko eskubidea dute baina larrialdiko egoeretan bakarrik, eta halakoetan, dagozkien soinu edo argi seinaleak erabili beharko dituzte gainera.
Gainerako ibilgailuek ez dute bide horietan ibiltzeko baimenik, larrialdiko egoeretan izan ezik eta Udaltzaingoak edo gainerako polizia taldeek horren inguruan ezartzen dutenaren arabera.
Udaltzaingoak edozein unetan emango du laguntza garraio zerbitzu publikoak ondo funtziona dezan, eta hori horrela izan dadin saiatuako da libre mantentzen zerbitzuetako ibilgailuen zirkulazioa, eta garbi edukitzen garraio publikorako geltokiak, erreserbatutako bideak eta baita garraio publikoak erabiltzen dituen gainerako bideak ere.
LGAL legeak 67. artikuluan ezartzen duen sailkapenaren arabera, "Erabilera Orokorreko Garraio Publiko Erregular"-tzat hartzen dira eskaera orokorrari erantzutera zuzenduak diren eta edozein pertsonak erabil ditzakeen garraioak. Izan daitezke iraunkorrak, era jarraituan ibiltzen direnak eta behar egonkorrei erantzuten dietenak, edo aldi baterakoak, trafiko bereziak edo egoera berezi baterakoak eta denbora epe mugatuan aritzen direnak .
Donostiako Udaletxeak, garraio eskumenak dituen udal sailaren bidez, erabilera orokorreko garraio publiko erregularraren zerbitzua antolatuko du, bai bideei dagokionez bai ibilbideei, geltokiei eta ordutegiei dagokioenez eta garraio horrekin zerikusia duten beste alderdiei dagokioenez ere.
Donostiako Udaletxeak "Donostiako Tranbia Konpainia-Compañía del Tranvía de San Sebastián S.A. (CTSS)" enpresaren bitartez eskaintzen du bidaiarien erabilera orokorreko garraio publikoaren zerbitzua hirian. Enpresa horrek Donostiako udal barrutian aritzen diren erabilera orokorreko garraio publikoko linea guztiak ustiatzen ditu, beste erregimen mota batean eskaini daitezkeen eta aurretik definitu eta berariaz uko egin diren linea edo zerbitzu batzuk izan ezik.
Alkateak, edo ordezkaria egonez gero, bere gain garraioaren eskumenak dituen zinegotziak, aginduko du, udal zerbitzu teknikoaren txostena jaso ondoren, erabilera orokorreko garraio zerbitzu publikoak abian jartzea, aldatzea edo kentzea.
Zerbitzuak abian jartzeko, aldatzeko edo kentzeko administrazio espedientea, ibilbideari, ordutegiari, geltoki kopuruari, geltokien kokalekuari eta linean arteko korrespondentziari dagokionez, Garraioaren alorrean eskumenak dituen Zinegotzi Ordezkariak hasi dezake, ofizioz, garraio publikoko zerbitzuen antolamenduaaren eta kontrolaren ardura duen udal Sailak eskatuta, eta baita edozein udal organismok ere, erakunde publiko edo pribatu batek edo edozein pertsonak, partikular gisa, hala eskatuz gero.
Behin prozedura hasi denean, zerbitzua eskaintzen duen enpresaren txostena eskatuko da, eta enpresak gehienera 30 eguneko epean azaldu beharko du eskatutako txostena. Aldatzeko proposamen edo eskaeraren eta enpresa zerbitzu emailearen txostenaren laguntzaz Ebazpen proposamen bat osatuko du udal zerbitzu teknikoak. Proposamen horrek Alkatetzaren, edo bere kasuan dagokion Zinegotzigo Ordezkariaren, onespena izan beharko du lehendabizi, eta ondoren, argitaratu egingo da hiritar guztiak jakinaren gainean egon daitezen, eta aurreikusitako aldaketak jasango dituzten edo kenduko diren zerbitzuetako eta lineatako ibilgailuetan eta geltokietan jarriko dira bereziki.
Jasotako alegazioak, egonez gero, Alkatetzaren erabateko onespenaren mende jarriko dira, alegazioen eta jatorrizko Ebazpenean sar daitezkeen aldaketen txostenarekin batera.
1.Bidaiariak, Araudi honen aplikazio eremuan sartuta dauden enpresek eskaintzen duten garraio zerbitzuaren hartzaile diren aldetik, izaera orokorreko garraio araudiaren eta zehazki kapitulu honetan ezarritako eskubideen titular izango dira, eta baita Araudi honetako gainerako xedapenetatik sortzen dinenena ere.
2. Honako hauek dira bidaiarien eskubide nagusiak:
Horrez gainera, mugitzeko arazoak dituzten pertsonak sartzeko atetik jaitsi ahal izango dira.
Donostiako Udaletxeak eta zerbitzua ematen duen enpresak garraio zerbitzuaren ezaugarriei eta horiek Araudi honetako IV. Kapituluko Bigarren Atalean ezartzen diren lekuetan eta moduan izango dituzten ondorioei buruzko informazioa emango dute.
Haurren kotxe eta aulkiak autobus guztietan onartuko dira, baldin eta haurrak kotxeari edo aulkiari behar bezala lotuta badaude. Kotxea edo aulkia gidatzen duen helduak balazta jarriko dio kotxeari, eta autobusaren erdiko plataforman joango da, ibilgailuaren martxaren kontrako noranzkoan. Dena dela, kotxeak eta aulkiak bidaiaren ibilia oztopatuko ez duten lekuetan jarriko dira. Hori dela eta, haurren bi kotxe eta/edo aulki joan daitezke gehienera autobuseko.
Ez da gainordainik izango prestazio horren truke. Dena dela, haurrik ez daramaten kotxe edo aulkiak ez dira autobusera bildu gabe sartzen utziko. Bigarren atetik sartuko dira, baina ez zaie kotxe eta aulki horientzako bereziki autobusetan dauden arrapalak jarriko holakoetan. Haurrentzako kotxeak eramaten dituztenek errespetatu egin beharko dute gurpil-aulkietan ibiltzen diren pertsonek autobusera igotzeko duten lehentasuna.
Bizikletak onartuko dira bakarrik Garraioaren alorrean eskumena duen Zinegotzi Ordezkariak aurretik zehaztutako lineatako autobusetan, eta baldintza hauek betetzen dituztenetan:
Bizikletak garraiatzeko aukera ematen duten autobusek seinaleak eduki beharko dituzte, bai autobusaren aurrealdean, kanpoaldetik, bai autobus barruan, horretarako egokiak diren guneetan.
Autobus barruan gehienera bi bizikleta joan daitezke. Dena dela, gurpil-aulkietan ibiltzen diren pertsonek eta haurren kotxe eta aulkiek lehentasuna dute bizikletekiko autobusera sartzeko, eta autobusak gurpil-aulki bat edo haurren aulkiren bat daramanean ezingo da bizikletarik sartu bertara.
Dena dela, bizikletak erdialdeko atetik sartuko dira autobusera, eta segurtasun uhalekin lotu beharko dira, era egokian. Bizikleta eramateko bi txartel ordaindu behar dira, bizikletari dagokiona eta bidaiariari dagokiona.
Bizikletak autobusen kanpoaldean garraiatu ahal izango dira bi urteko epean, gehienera, eta erakunde eskumendunak homologatutako osagai mekanikoak dauden unetik aurrera kontatzen hasita.
Zerbitzua ematen duen enpresak pertsonen hiriko garraioa kalitate irizpide batzuen arabera antolatzeko beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu, eta gutxienez, honako hauek izango dira:
Linea erregularren geraleku kopurua eta kokalekua Donostiako Udaletxeak erabakitzen duen ibilbidearen arabera zehaztuko da. Geralekuak bi eratakoak izan daitezke: amaiera geralekuak edo hautazko geralekuak.
Autobus geraleku guztiek izan behar dute beren seinalea, lineaz linea, toki bat linea bat baino gehiagoren geraleku izan arren. Geralekua adierazteko seinaleek erraz antzemateko moduak izan behar dute, ageriko lekuan egon behar dute, eta Arautegi honetako 22. artikuluan adierazten diren aginduak bete behar dituzte.
Geraleku baten kokalekuan inolako aldaketarik egin behar izanez gero, jendeari jakinarazi beharko zaio aldaketak eragina izango duen geraleku guztietan, 11. artikuluan zehazten den moduan.
Udaletxeak behar bezala zaindu beharko ditu geralekuetako aterpeak: txukun, garbi, eta erabilgarriak izateko baldintza guztiak betetzen dituztela. Nolanahi ere, kalean ezarritako instalazio finko orok udal arauak eta ordenantzak bete beharko ditu.
Autobus zerbitzu bat baino gehiago hartzen dituzten geralekuetan, bi autobus edo gehiago elkartzen badira, bigarren autobusak pertsonen irteera edo sarrera onar dezake; hirugarren edo laugarren tokian dauden autobusetako gidariek, berriz, ezingo dituzte ateak zabaldu, harik eta lehen tokira iristen diren arte (geraleku seinalearen parera iritsi arte), edota bigarren tokira iritsi arte, baldin eta aurreko autobusetako bat bertan baldin badago oraindik.
Hautazko geralekuetako geldialdia ez da pertsonak igotzeko eta jaisteko behar den denbora baino gehiago luzatuko.
Amaiera geralekuetan autobusa geldirik dagoen bitartean, iristen denetik hitzartutako ordutegiaren arabera dagokionean irteten den arte, autobusera sartzeko ateak zabalik utziko dira, igo nahi duten pertsonentzat. Geraleku horietan, geldialdia lau minutuz gorakoa izango dela aurreikusten bada, gidariak ibilgailuaren motorra itzaliko du eta irten baino minutu bat lehenago piztuko du ostera.
Segurtasuna dela eta, debekaturik dago autobusa geralekutik kanpo geldiaraztea, eta baita pertsonak hartzea edo jaisten uztea ere, ezinbestekoa ez bada behintzat.
Eskuarki, autobusa gelditu ondoren, pertsona guztiak aurreko atetik sartuko dira autobusera, eta erdiko edo atzeko atetik jaitsiko dira, Araudi honen arabera autobuserako sarbidea beste era batera arautua duten pertsonak eta ate bat baino gehiagotik sartzea eta jaistea zilegi duten autobus zerbitzuak salbu; halakoetan, behar bezala adierazi beharko da.
Autobusetik jaisten diren pertsonek lehentasuna izango dute beti. Ezingo da inola ere autobusera igo edo autobusetik jaitsi, hura geldirik ez dagoen bitartean.
Autobusa gelditzeko eta ostera zirkulazioan sartzeko maniobrak arreta eta ardurarik handienaz egingo dira, maniobra zakarrik ez egiten saiatuz, eta Trafiko, Ibilgailu Motordunen Zirkulazio eta Bide Sergurtasunari buruzko Oinarrietan (18/1989 Legea, uztailaren 25ekoa) eta haiek osatzen dituzten beste xedapenetan erabakitakoa betez.
Autobusa gelditzeko unean, ibilgailua espaloiaren parez pare jarriko da, ahalik eta eragozpen txikienak ipiniz gainerako ibilgailuen eta oinezkoen zirkulazioari, non eta, garraio publikoa sustatzeko arrazoiak direla eta, bide publikoko trafikoaren antolamenduak lehentasuna ematen ez dion autobusari.
Geraleku guztiak seinalez adieraziko dira. Geralekuetako aterpe eta zutoinetan, dagokien autobus zerbitzuaren zenbakia ageriko da.
Geraleku guztietan informazio eguneratua eta nahikoa eskaini beharko da, eta nolanahi ere, honako hau guztia: bertatik igarotzen diren autobus zerbitzuen ibilbidearen eskema, zerbitzuaren hasiera eta bukaera orduak, zerbitzuaren maiztasuna, indarrean dauden tarifak, eta bidaia txartel bakarra kitatuz egin daitezkeen autobus aldaketa guztiak.
Autobusa 20 minutuz behin igarotzen baldin bada, edo denbora bitarte handiagotan, zerbitzuaren ordutegi zehatza adierazi beharko da. Halaber, zerbitzua eskaintzen duen enpresaren telefono zenbakia agertuko da (deia doan izango da), behar diren kontsultak egiteko edo kexak aurkezteko.
Autobus barruan agerian egongo dira, hari dagokion zerbitzuaren erabilerarako badintzak eta tarifak. Agerian jarriko da, halaber, garraio titulu edo txartel baliodunik gabe doan pertsonarentzat Araudi honek aurreikusten duen aparteko ordainaren zenbatekoa, eta baita Araudi honen xedapenen laburpen bat eta Erreklamazio Liburua badagoela jakinarazten duen oharpen bat ere.
Identifikazio elementuak -zerbitzuari dagokion zenbakia eta ibilbidearen izena- ibilgailuaren kanpoaldean ipiniko dira, bai aurrealdean bai eskuineko aldean, toki agerian eta irakurtzeko moduan. Atzealdean ibilbideari dagokion zenbakia baizik ez da ageriko.
Behin hiri autobusen enpresa ustiapenerako laguntza sistema batez hornitu ondoren, behar diren bitartekoak eskainiko dira autobus barruan -irudi zein hots bitartekoak-, erabiltzen ari den zerbitzuari dagokion ibilbidearen eta geralekuen berri izan dezan bidaiariak.
Hiri lanak, jaiak, manifestazioak. direla eta, autobus zerbitzua aldi baterako aldatu edo eten beharko balitz, zortzi egun lehenago jakinarazi beharko zaizkio aldaketok publikoari. Informazio hori gertaera bakoitzaren garrantziaren arabera helaraziko da, eta eragindakoak jakinaren gainean egongo direla ziurtatuko da, autobusetan eta geralekuetan eta hiriko hedabideen bitartez jakinaraziz aldaketak.
Zerbitzua ematen duen enpresak ibilgailuak egoera onean mantentzeko betebeharra du, haiek segurtasun, osasun eta higiene baldintza egokietan erabiliko direla ziurtatuz.
Araudi hau indarrean sartzen den unetik, enpresak erosten dituen ibilgailu guztiek aire egokituko sistema izan behar dute derrigor.
Autobusek ibilgailua egurasteari buruz indarrean dagoen araudia bete beharko dute, autobus barruan ahalik eta aire kalitaterik onena izango dela ziurtatzeko.
Garraio publikorako erabiltzen diren ibilgailuetako publizitateak ez du gidariaren ikuspen eremua eragotziko.
Publizitateak ez du autobusa hiri garraio publikorako ibilgailu gisa ezagutzea eragotziko. Ezingo da inola ere publizitaterik jarri autobusaren aurrealdean. Publizitatearen edukiak Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen legedia bete beharko du betiere, Droga mendekotasunari Aurre hartzeari dagokion atala bereziki
Ibilgailuak egunero garbituko dira zerbitzua hasi baino lehen. Halaber, desinfektatze lanak eta intsektu hilketa egingo dira aldian behin, zeregin horiek zehazten dituen araudiak ezarritako epeen arabera.
Garraio publikoko zerbitzuaren ustiapenari atxikitako ibilgailuak -behar bezala homologatutako ibilgailuak betiere- egoera onean egon beharko dute, haien ezaugarri teknikoak Ibilgailuen Araudian xedatutakoari egokituko dira, eta egunean eduki beharko dituzte Ibilgailuen Azterketa Teknikoak (IAT).
Autobusak gidatzeaz arduratzen diren langileak, ibilgailuak gidatzean, zorroztasunik handienaz bete beharko dituzte Bide Segurtasunari buruzko Legea, haren Araudia eta Zirkulazio Kodea, zein haien ordezko arauak. Gidariak poliki gidatu behar du autobusa, gelditzean eta abiatzean astindurik eman gabe, mugimendu zakarrik egin gabe, bidaiarien, oinezkoen eta beste ibilgailuen segurtasuna zainduz beti.
Ibilgailuek, gehienez ere, 75 pertsona har ditzakete 12 metroko autobusetan, eta 110 pertsona, 18 metroko autobus elkartu edo giltzatuetan. Autobusa gidatzen duen pertsonarena izango da araua bete ez izanaren erantzukizun osoa.
Ibilgailuaren barruan, toki ageri batean, autobusak duen eserleku kopurua eta zutik joan daitekeen pertsona kopuru handiena agertuko dira.
Zerbitzua ematen duen enpresako langileak adeitasunez tratatuko ditu beti bidaiariak, eta behar den laguntza eta argibideak emango ditu, hala eskatzen badiote.
Ez du bidaiariari zor zaion begirunearen kontrako ezer egingo, ez hitzez ez ekintzez. Langileak ez dira pertsonekin eztabaidetan sartuko; bidaiarien kexa edo protestei, langileek, modu onean beti, behar diren azalpen guztiak emanez erantzungo diete. Ibilbideari edo zerbitzuari buruzko argibideak emango dituzte, atseginez eman ere, inork hala eskatuz gero.
Zerbitzua ematen duen enpresako langileek zorroztasunik handienaz beteko dute Araudi honetan xedatutako oro. Horregatik, Enpresaren betebeharra izango da langileei Araudi honetako aginduak betearaztea, hala nola beren barne araudiaren arabera bidaiariekiko dituzten beste betebehar guztiak betearaztea ere.
Autobusean norbaitek ahaztuta aurkitzen diren gauzak Enpresako bulegoetan utziko dira. Langileren batek gauza aurkitu eta 48 orduko epearen barruan, galdutako gauzaren jabeak erreklamaziorik aurkezten ez badu, Enpresak Donostiako Udaltzaingoaren egoitzan utziko du galdutakoa.
Publikoarekin harreman zuzena edo zeharkakoa duten Enpresako langileak uniformez jantziko dira, Enpresako Zuzendaritzak horren gainean agindu dituen arauen arabera. Langileok identifikazio txartel bat eramango dute aldean, leku agerian, izen-deiturak eta zenbakia zehaztuz bertan.
Ondorio horietarako, bi langile mota hartzen dira publikoaren harreman zuzena edo zeharkakoa duten langiletzat: batetik, mugimendu langileak, eta bestetik, beti edo noizean behin, ibilgailuetan, bide publikoan, aritzen diren tailerretako langileak.
Zerbitzua ematen duen Enpresak behar diren aseguru guztiak itunduko ditu, erabiltzaileei edo besteren bati inoiz kalte pertsonal edo materialik eraginez gero, dagokien kalte-ordaina emateko. Nolanahi ere, Enpresak itundutako aseguruak hartuko du bere gain kalte-ordaina emateko ardura, erantzukizuna besteren bati dagokionean salbu.
Autobus barruan kalte pertsonal edo materialik gertatuz gero inori, kalte hartu duen horrek berehala jakinarazi beharko dio gertatutakoa ibilgailua gidatzen duen pertsonari, gertatukoa ziurtatzen duen sinestamendua edo agiria bete dezan. Gidariak Enpresako bulegoetan utziko du agiria eta haren kopia bat emango dio kaltetuari.
Istripurik-edo gertatuko balitz, eta istripuan inork min hartu, kalte hartu duten pertsonak artatzeko beharrezkoak diren bitarteko eta zerbitzu guztiak lortzea izango da gidariaren lehen zeregina. Gidariak, gainera, istripuaren berri emango die berehala ikuskaritzako langileei eta Udaltzaingoari, eta biktimen kopurua eta egoera jakinaraziko die ahalik zehaztasun handienaz, biktimarik izanez gero.
Istripu agiria gidariak bideratuko du, ahalik eta informazio gehiena emanez. Kalte materialik gertatuz gero, Udaltzaingoaren parte hartzea eskatzeko eskubidea dutela jakinaraziko die gidariak erabiltzaileei, eta inor kalteturik gertatuz gero, ez dutela lekutik mugitu behar, osasun zerbitzuen laguntza beharrezkoa den kasuetan edo ezinbestekoa denean izan ezik. Azken kasu horretan, datu pertsonalak emango beharko dizkie Enpresako langileei, eta hauek Agintaritzaren edo Agintaritzaren agenteen eskuetan utzi.
Halaber, eta zerbitzua ematen duen Enpresak bideratutako duen istripu agiria gorabehera, Enpresako langileek erreklamazioa aurkezteko aukera dutela jakinarazi beharko diete erabiltzaileei.
Zerbitzuan ezinbestean gerta daitezkeen etenak ahalik lasterren konpondu beharko dira, eta ahalegina egingo da, gainera, ordezko ibilbideak eta jatorrizkoak ahalik antzekoenak izatea, ahal den neurrian betiere. Zerbitzua eten behar izatea eragin duen arrazoia desagertu bezain laster, jatorrizko ibilbidea zabalduko da ostera.
Matxuraren batengatik edo beste edozein arrazoirengatik, ibilgailuren batek zerbitzua eten beharra baldin badu, ibilgailu horretako bidaiariek zerbitzu bereko edo ibilbidean bat egiten duen beste zerbitzu bateko autobusa hartu ahal izango dute garraio titulu bera erabiliz, zerbitzua ematen duen Enpresako langileen argibideak aintzat hartuz betiere.
Zerbitzua bertan behera geratzen bada, zerbitzua ematen duen Enpresak, 12.2.h) artikuluan xedatutakoaren arabera, txartelaren zenbatekoa itzuli behar du. Dirua itzultzeko eskubidea baliatzeko, bidaia jarraitzeari uko egiten dioten bidaiariek indarrean dauden tarifen arabera baliagarria den garraio titulu bat aurkeztu beharko dute. Dirua itzultzeko eskabidea Enpresako langilearen aurrean aurkeztu behar da zerbitzua etetea eragin duen gertaera gertatu eta berehala, eta langileak erreklamazioa ziurtatzen duen agiria aurkeztuko beharko du. Itzultzea badagokio, enpresako bulegoetan itzuliko zaio dirua erabiltzeileari.
Artikulu honetan xedatutakoaren ondorioetarako, autobusa bere ohiko ibilbidetik desbideratzea Enpresarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, ez da zerbitzuaren etentzat hartuko.
Zerbitzua ematen duen enpresak bidaiarien eskuragarri jarriko ditu Erreklamazio Orriak ibilgailu guztietan, eta jendearen eskuragarri, bere egoitza guztietan, bulegoak barne. Bidaiariek egoki deritzoten kexak azaldu ahal izango dituzte orriotan, baldin eta garraio titulu baliodun bat eta Nortasun Agiri Nazionala, Pasaportea edo Egoiliar Agiria aurkezten badute. Orriok bidaiaren esku daudela, argi jarri behar du autobus bakoitzaren barruan, leku agerian, afixa batean, hitz hauekin: «Nahi duenak eskuragarri ditu Erreklamazio-Orriak/Existen Hojas de Reclamaciones a disposición de quiénes las soliciten».
Erreklamazio Orriak hiru orriz osatutako inprimaki sorta bat dira:
Behin erreklamazio orriak bete ondoren, hamar eguneko epean, zerbitzua ematen duen enpresak Donostiako Udaletxeari helarazi beharko dio aipatu orriotako bigarrena, erreklamazioa egin duenak azaldutako gertaerei eranstea egoki deritzen arrazoibideekin edo txostenarekin batera, eta, azkenik, erreklamazioa onartzen edo ukatzen duen azaldu.
Autobus zerbitzuan eragin daitezkeen eragozpenak ahal den neurrian saihesteko, ibilbidearen hasieran edo bukaeran beteko dira Erreklamazio Orriak. Enpresako bulegoetara helarazi ahal izango dira gero ere, ahalik eta azkarren.
Erreklamazioa bideratu ondoren, Udaletxeak bi hilabeteko epean jakinaraziko dio hartutako erabakia erreklamazioaren izenpetzaileari. Halaber, erabil ditzakeen arbitratze mekanismoen berri emango dio, eta hartutako erabakiaren kontra aurkez ditzakeen errekurtsoak jakinaraziko.
Udaletxeak eta zerbitzua ematen duen enpresak erreklamazioak bideratu eta ebazteko betebeharra dute beti, nahiz eta artikulu honetan azaldu ez den beste bide batetik egin erreklamazioa.
Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen 27. artikuluaren arabera, zerbitzua ematen duen enpresak garraioa beste era batera egiteko modua kontratatzeko eskubidea du, baldin eta ohiko garraioaren aurretik edo ondotik egiten bada, eta osagarri gisa egiten baldin bada, luzerako jarraitzeko asmorik gabe.
Hor sartzen dira, adibidez, sor daitezkeen zerbitzu berriak edo dauden zerbitzuen ordezkoak, bidaiari urriko orduetan, edo bidaiari urriko bideen azken zatietan sor daitezkeenak, hala komeni delako ikuspegi ekonomiko batetik begiratuta, edo ohiko garraio publikoaren zerbitzuak hartzen duen eremuari edo ordutegiari eusteko, edo haiek handitzeko. Halakoetan, autobus zerbitzuaren ordez, auto-taxi moduko zerbitzuak eskain daitezke.
Enpresak dohako telefono bat izango du, goizeko 7ak eta gaueko 10ak bitartean, erabiltzaileen informazio eskariei erantzuteko. Telefonoaren zenbakia ibilgailu guztien barruan eta geralekuetako informazio paneletan agertuko da.
Zerbitzua ematen duen enpresak nahitaez bete behar du garraio publikoetako sarbideari buruzko araudia, sarbideak sustatzeko Eusko Jaurlaritzaren 20/1997 Legearen 5 eta 10. artikuluetan eta hura osatzen duten agindu eta xedapenetan zehazten denaren arabera. Araudi hau indarrean sartzen den unetik, erosten diren ibilgailu guztiek bete beharko dute arau horietan xedatutakoa.
Erabiltzaileek ezingo dute eserita bidaiatzeko eskubidea eskatu, eta eserleku hutsak izanez gero baizik ez dute hala joaterik izango. Ibilgailuko eserlekuak nahierara hartu ahal izango dituzte bidaiariek, inori lehentasunik eman gabe, salbu eta mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonei, haientzat propio gordetako leku batzuk izango baitira.
Autobusean, mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat gordeko dira zenbait leku: aulki gurpildunentzat bi leku eta beste lau eserleku 12 metroko autobusetan, eta sei eserleku 18 metroko autobus giltzatuetan. Lekuok sarbideetatik gertu egongo dira, behar bezala seinalatuta, eta autobusa gerarazteko txirrina eta seinaleak eskueran dituztela. Hutsik baldin badaude, edozein bidaiari eseri ahal izango da haietan.
Pertsona hauek hartzen dira mugitzeko zailtasuna duten pertsonatzat: adimen urrikoak eta elbarriak, pertsona adinekoak, emakume haurdunak edo besoetan ume txikiak daramatzatenak eta, oro har, beren egoera pertsonalagatik, arriskurik gabe zutik joan ezin diren guztiak.
Mugitzeko inolako arazorik ez duten pertsonak egonez gero eserleku horietan, eta mugitzeko zailtasunak dituen norbaitek hala eskatuz gero, gidariak eserleku horiek libre uzteko eskatuko die pertsona haiei.
Mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonek, aulki gurpildunik gabe ibili bai baina autobusera igotzeko maila igo ezin dutenek, jakinaren gainean jarriko dute gidaria, autobusaren erdiko ateko sarbidea errazteko aldapari eragin diezaion.
Mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonen aulkiak autobuseko erdiko atetik sartuko dira, sarbidea errazteko aldapari eragin ondoren, eta ibilgailuaren norabideari buruz, aurrera edo atzera begira jarriko dira autobusean.
Autobus batean mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonen bi aulki sar daitezke gehienez ere. Autobusera haurren aulkiak edo bizikletak baino lehen igotzeko eskubidea izango dute.
Aulki gurpildun batean mugitzen den pertsona bat ezin bada autobus batera igo pertsona horientzat gordetako lekua hartua dagoelako, zerbitzua ematen duen enpresak lekua ziurtatuko dio hurrengo autobusean. Ez badio zerbitzurik eskaintzen epe horren barruan, enpresak beste garraiobideren bat eskaini beharko dio, autobus berezi bat edo aulkiak garraiatzeko egokitutako taxi bat, enpresaren kontura betiere, eskatu zaion garraio zerbitzua betetzearren.
Aulki gurpildunetan doazen pertsonei gainerako pertsonen tarifa errejimen berbera dagokie.
Aulki gurpildunentzat egokitutako lekuan txartela ordaintzeko makinarik jartzen ez den bitartean, diru txartelaren bidez edo esku dirutan ordaindu beharko da bidaia, mugitzeko zailasuna duen pertsonarekin batera doan baten baten edo beste edozein bidairiren bitartez. Horrela egingo ez balitz, gidaria mugituko da bidaiaren zenbatekoa kobratzera, baina bere lana betetzeagatik, lekutik mugitzerik izango ezingo balu, ez da kobratuko.
Txartel arrunta eta diru txartela dira enpresa honetako zerbitzuak erabiltzeko eskubidea ematen duten garraio tituluak. Behar bezala balioztatutako garraio tituluak autobus zerbitzua erabiltzeko eskubidea ematen du, autobus zerbitzu bat edo bi, autobus aldaketa dohainik egin daitekeen kasuetan, ordu bateko epean zerbitzuen arteko lotura normaletan eta ordu erdiko epean hala erabakitako beste loturetan. Autobus zerbitzu batetik beste batera autobusa dohainik aldatzeko aukerei buruzko informazioa geralekuetako informazio orrrietan eskainiko da.
Udaletxeak, bere kabuz edo udaletxez gaindiko erakundeen bitartez, beste dokumentu batzuk sortu ahal izango ditu, are modu desberdineko dokumentuak ere, besteak bezain baliagarriak.
Bidaia hasten den unetik, pertsona orok izan behar du garraio titulu baliodun bat, ibilgailuan sartzeko kontrolpetik pasarazi, eta aldean eraman ibilbide osoan, enpresako langile edo ikuskariren batek hala eskatuz gero, hari erakusteko, harik eta helburu duen geralekura iritsi eta autobusetik jaisten den arte. Eserlekurik hartzen ez duten lau urtez beherako haurrak dira betebehar hori betetzetik salbuetsita dauden bakarrak.
Bidaiariak, ibilgailuaren barruan dagoen bitartean, aldean eraman behar du beti titulu balioduna, hondatu gabe eta kontrola pasatzeko moduko egoeran. Diru txartel bat pertsona batek baino gehiagok erabiltzen badute, txartela autobusetik jaisten den azken pertsonak gorde beharko du. Txartel mota horiek, pertsona baten izenean daudenak izan ezik, daramanari dagozkio, eta edozein pertsonak erabil ditzake beraz.
Lau urtetik gorako haurrek txartel edo bidaia titulu balioduna daramatela bidaiatu beharko dute, pertsona helduen baldintza berberetan.
Diru txartela sozialaren erabilerak hura erabiltzeko eskatzen den baldintza egiaztatzera behartzen du jabea. Horretarako, txartela daramanak gidariaren hurbilen dagoen kobratzeko makinan sartuko txartela, gidariak argazkiaren bitartez pertsonaren nortasuna egiaztatu ahal izan dezan. Txartela, jabea ez den beste pertsona batek erabiltzeak txartelik ez izateak bezalako ondorioak izango ditu, Araudi honetako 70.1.d) artikuluaren arabera arau hauste oso larria izatez gainera.
Dohainik bidaiatzeko baimena dutela egiaztatzen duen titulua daramaten pertsonek baizik ezingo dute dohainik bidaiatu, eta lau urtetik beherako haurrek, pertsona larri batek lagundurik.
Txartela arrunta ordaintzeko orduan, bidaiaria diru xehe zehatzez ordaintzen saiatuko da. Nolanahi ere, gidariak atzerakoak itzultzeko betebeharra du.
Autobus gidariak esku dirua izateko betebeharra du, 5.000 pezetako (30 euro) billeteen edo billete txikiagoen atzerakoak itzuli ahal izateko. Gainera, txeke liburuxka bat ere izango du, esku dirurik ez duelako itzuli ezin izan dituen atzerakoak ordaintzeko. Txekeak hurrengo egunetik aurrera ordainduko dira, enpresako bulegoetan edo horretarako izendatzen diren beste leku publiko zein pribatuetan (hitzarmen baten bidezedo erabakiko da zeinetan).
Garraio titulua erosteko orduan, bidaiariak titulu egokia erosi duela egiaztatu beharko du, eta hala dagokionean, zuzen itzuli dizkiotela atzerakoak. Bidaia askotarako tituluak erabiliz gero, bidaiariak berak egiaztatu beharko du ordainketa edo kontrol operazioa gauzatua izan dela.
Enpresako langileek edo ikuskaritzako agenteek garraio tituluak kentzeko ahalmena izando dute, eta dagokion salaketari erantsi, zuzen ez den moduan edo iruzur eginez erabiltzen badira, edota, tarifak aldatuko direlako eta beste edozein arrazoirengatik, hura erabiltzeko epea iraungi bada, eta titulua kendu izanaren eta kentzeko arrazoiaren froga agiria eskuratuko diote titulu horren erabiltzaileari.
Edozein kasutan, bidaiariek:
Taxibus eta eskarizko garraio zerbitzuak erabilera orokorreko garraio arautuen kategorian sartzen dira eta autobus linea erregular bat balira bezala funtzionatzen dute, aurrez finkatutako ibilbide, geraleku eta ordutegiekin. Bidaiariak banaka sartzeko sistema eta eramaten den bidaiari bakoitzeko txartela ordaintzekoa izango dute, haiekiko alde bakarra zerbitzua ematen duen ibilgailua autobusa izan ordez taxia izatea delarik. Eskarizko garraioari dagokionez, ez da zerbitzurik izango, non eta zerbitzu hori eskatzen ez den. Taxibus eta eskatutako garraio zerbitzu hauek bestela ekonomiaren ikuspegitik izateko arrazoirik ez duten ordutegi, leku edo zerbitzu motetan, edo bere ezaugarriengatik fisikoki autobus konbentzionalez eman ezin daitezkeenetan ezartzen dira, hala nola ezaugarri hauek dituztenetan:
Taxibusen eta eskarizko garraioaren zerbitzuak autobusen zerbitzuak ustiatzen diren modu berean eta jardunbide bera erabiliz eskainiko ditu Udalak, Arautegi honetako 10. eta 11. ataletan ageri den bezala.
Taxibus zerbitzuen tarifak autobus lineetan erabiltzen diren berberak izango dira, salbuespen bakarrarekin, alegia, eskudirutan egiten den ordainketa, zeren, zerbitzu honen berezitasuna dela-eta, zerbitzu mota hau ordaintzeko, kasu guztietan, diruzorro-txartela erabiliko baita. Donostiako Udalak tarifa zigorrik ez duten gainerako lineekiko garraio aldaketa onartuko du. Informazio hau geralekuetan adieraziko da.
Era honetako zerbitzuen ezaugarri bereziak kontuan hartuta, Donostiako Udalak, Arautegi hau indarrean jartzen denetik 12 hilabeteko epean gehienez, eskarizko garraioaren lineetan erabiliko diren egitura eta tarifa guneetan ezarriko ditu.
Taxibus eta eskarizko garraioen zerbitzuen antolamendu, sarbide eta erabilera baldintzak zerbitzu erregularrak arautzen dituzten berberak izango dira, Arautegi honetan adierazten direnak.
Linea hauen zerbitzuetan, umeen kotxeak eta aukiak baldin eta maletategian garraiatuak izateko moduan badaude tolestuak, eta haurrak ez badu eserlekurik hartzen, onartuko dira, ez bestelako kasuetan. Haurrak eserlekua hartuko balu, garraitzen den pertsonarentzat ezarritako tarifa ordaindu beharko du.
Era honetako zerbitzuak egiten dituzten ibilgailuak behar bezalako identifikazioa eraman beharko dute zirkulatzen dutenean, eta aurrealdeko eskuinaldean modu ikusgaian eraman beharko dute zerbitzua egiten ari diren linearen zenbakia eta izena.
Erabilera orokorreko aldi baterako garraio erregularrak dira, Lurreko Garraioen Antolamendurako uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 67.a) atalean ezarritakoaren arabera, nolakotasun berezia edo koiunturala duten joan-etorriak eta denboraren aldetik iraupen mugatua dutenak kontuan hartzen dituztenak, nahiz eta halakoetan aldizkako errepikatzeak ere gerta daitezkeen.
Sail honetan sartuta daudela ulertzen da Anoetako Kiroldegira edo Belodromora egiten diren zuzeneko zerbitzuak, edo bi leku horietatik ateratzen direnak, Illumbeko inguruan egin ohi direnak, eta oro har bidaldi horien antzekoak, hau da, hiri garraioko linea erregularen ohiko ibilbide edota ordutegietatik kanpora egiten direnak.
Erabilera orokorreko garraio erregular iraunkorren kasuan bideratzen diren prozedura berak bideratuko dira garraio mota hauek ezarri, aldatu edota kentzeko.
Era honetako zerbitzuen nolakotasuna kontuan harturik, Donostiako Udalak tarifa berezia ezarri ahal izango du kasuotan.
"Turismorako garraio erregular" gisakotzat hartzen dira bidaiari erabilera orokorreko hiri garraio erregular jakin batzuk, bidaiaren zergatiak izatez turistikoa den zerbitzu batekin modu ukaezinean loturik daudenak, garraiorako ibilgailuak ezaugarri guztiz bereziak dituelarik, zalantzarik gabe, erabilera iraunkorreko zerbitzu erregularrekoak ez bezalakoak direla aditzera ematen dutenak.
Donostiako Udalak erregulatzen ditu era honetako zerbitzuak, ibilbideak, tarifak eta geralekuak definituz. Zerbitzu hauek bezeroen eta enpresen enplegatuen eskubide eta betebeharrei dagozkien 12, 33, 40 eta 53 ataletan ezarritakoaren mendeko dira, eta orobat dira erabilera orokorreko garraio publikoen Arautegian adierazten denaren mendeko.
Zerbitzu hauek esleitzeko, Udaleko zerbitzuek indarrean dagoen legediari egokitzen zaizkion lehia eta publizitate jardunbideak erabiliko ditu.
"Erabilera bereziko garraio erregularrak", dira, uztaileko 30eko 16/1987 Legearen 67.b) atalean ezarritakoaren arabera, gizatalde jakin bati bakar-bakarrik zerbitzatzeko helburua dutenak, hala adibidez eskolako haurrei, langileei, militarrei edota antzeko talde homogeneoei.
Garraio mota hauek erabiltzeko, Donostiako udal barrutiaren barruan eta ez beste inon dabiltzanean, beharrezko izango da dagokion Udalaren baimen bereziaren jabe izatea. Baimen hori ondoko jardunbidearen arabera emango da:
Udalak urtero erabakiko ditu zerbitzu mota honi dagozkion ibilbideak eta geralekuak. Alabaina, zerrenda orokorrean ageri ez diren ibilbideak eta geralekuak ere baimendu ahal izango dira, kontuan izanik egin era honetako garraioaren zertzelada bereziak, besteak beste, ezgaitasun fisiko edo psikikoak, egoitza eremu berrien sorrera, edo bestelako zergatiak, behar bezala arrazoituak direnean.
Autobusek geralekuan emango duten denbora bidaiariak igo eta jaisteko behar duten huraxe izango da, ez gehiago, eta operazio horiek ahalik eta lasterren egingo dira. Baldin eta geldialdia beharrik gabe luzatzen bada, kasuari dagokion zigor espedientea ireki ahal izango da.
Era honetako garraioan ibiltzen diren ibilgailu guztiek indarrean dagoen legedian adierazten dena bete beharko dute, eta, bereziki, segurtasunari dagozkion arauak, eta eskolako haur eta adin txikikoei dagozkien segurtasun arau bereziak bete beharko dituzte, zehatz-mehatz, 2001eko apirilaren 27ko 443/2001 Errege Dekretua, edota une jakin batean haren ordezkoak egiten dituen araua.
Arautegi honetan adierazten diren betebeharrak betetzen ez dituzten enpresek nahiz garraio zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsonek, lege-haustea egingo dute, 73. atalean aurrez ikusten diren zigorrak erakarriko dituena.
Lege-hauste horiek honela sailkatzen dira: oso larriak, larriak eta arinak.
1. Lege-hauste oso larriak dira:
Era berean, lege-hauste oso larria izango da azken bi urteetan araua berriro hautsi izana.
2. Lege-hauste larriak dira:
3. Lege-hauste arinak dira:
Orokorrean, Arautegi honetatik ondorioztatzen diren betebehar guztiak ez betetzea, ez badira arau-hauste larriak edo oso larriak.
LGALaren 140tik 142ra doazen ataletan edota AGALaren 197tik 199ra doazen ataletan aurrez ikusi diren arau-hausteetakoren bat egitea, testu horietan aurrez ikusi denaren arabera zigortuko da, legearen eta arautegiaren ikuspuntutik alegia.
Enpresa mailegariko langileek, lanean ari direla, nahitaez izan behar dute publikoaren aurrean beren egitekoa betetzerakoan jokamolde zuzena eta diziplina zorrotza, eta era berean eskatu behar diote bidaiariari zehatz bete ditzala garraio publikoaren zerbitzua arautzen duten arau eta xedapen guztiak, eta salatu behar dituzte arau-hausleak. Erabiltzaileek kasu egin beharko diete, kasuan-kasuan, enpresako langileek egin ditzaketen oharrei edota gomendioei, zerbitzua emateko moduari dagokionez.
Enplegatuek jakinaren gainean jarri beharko dituzte enpresako ikuskatzaile arduradunak zein Udaltzaingoa legez kanpo aparkatuta dauden ibilgailuak ikusten dituztenean, baldin eta garraio publikoarentzat bakarrik diren geraleku edo erreiak okupatzen badituzte edo herri garraioko ibilgailuen zirkulazioa zailtzen badute, traba egiten badiote edo erabat oztopatzen badute. Halakoetan, enplegatuek dokumentazio frogagarria aurkeztu beharko dute, salaketa behar bezala bideratua izan dadin.
Enpresak eta enpresako langileek badute ahalmenik zigorraren zenbatekoa jasotzeko, bidaiariak garraiorako titulu baliozko ez duenean, baldin eta arau-hausleak zigorra autobusean ordaintzea erabakitzen badu, 73. atalean jasotzen den bezalaxe.
Arautegi honetan xedatutakoaren arau-hausteen erantzukizun administratiboa, arau-haustea datzan egintzaren egileari edo egileei dagokie zuzen-zuzenean.
Baldin eta arau-haustea enpresa mailegariak egin baldin badu, edo beste garraio enpresaren batek, enpresari eta ez beste inori eskatuko zaio dagokion erantzukizun administratiboa, baina hori ez da eragozpen izango konpainia horrek arau-haustea materialki lepora dakiokeen pertsona edo pertsonen kontra, hala badagokio, jarduteko, eta, bere kasuan, delako erantzukizuna haiei jasanarazteko.
Arautegi honek aipatzen duen arau-hausteengatiko erantzukizun administratiboak ez du loturarik izango subjektu arau-hausleari, bere kasuan, eska dakiokeeen erantzukizun zibil, penal edo bestelakoekin.
Arau hauste oso larriak egitea 50.001 pezetatik (300,01 euro) 150.000 pezetarainoko (900 euro) isunekin zigortuko da, edota, hala dagokionean, diruzorro-txartel soziala kenduko zaio, baldin eta arau-haustea 70. ataleko 1.d) azpiatalean jasotzen denari badagokio.
Arau hauste larriak egitea 5.001 pezetatik (30,01 euro) 50.000 pezetarainoko (300 euro) isunekin zigortuko da.
Arau hauste arinak egitea 5.000 pezetarainoko (30 euro) isunarekin edo/eta ohartarazpenarekin zigortuko da.
Garraioko titulu baliozkorik ez duten bidaiariei 10.000 pezatako isuna (60 euro) ipiniko zaie. Salaketa hau egiten den unean bertan deuseztu ahal izango da, zigorra une horretan bertan ordainduz. Kasu horretan, zigorraren zenbatekoa 2.000 pezatakoa izango da (12 euro).
Baldin eta diru hori enpresako langileei edota une horretan bertan diharduten ikuskaritzako agenteei ordaintzen ez bazaie, dagokion salaketa bideratuko da, behar den zigorketa jardunbidea irekitzen has dadin. Baldin eta arau-hausleak uko egiten badio bere datu pertsonalak emateari, ikuskariak edota enpresako agenteak Udal Guardiako agenteen laguntza eskatu ahal izango du, eta halaxe agertuko beharko du salaketan.
Araua berriro haustea pertsona arau-hauslearen erantzunkizunaren gertaera astungarria da. Araua berriro hautsi dela esaten da arau-hausleak azkeneko urtean arau-hauste berbera egin duenean.
Arau-haustea halakotzat aitortzea pertsona arau-hauslearen erantzukizuna arintzen duen gertaera da.
Arautegi honetan aurrez ikusten diren zigorrak jartzeko jarraitu beharreko jardunbidea Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoen Zigortzeko Ahalmenaren otsailaren 20ko 2/1998 Legeak ezarritakoa izango da.
Zigortzeko jardunbidearen bideratze eta ebazteko gehieneko epea, berdin dio zein arau-hauste egin den, sei hilabetekoa izango da, hasierako datatik abiatuta.
Alkateari dagokio zigor espedientea agintzeko eta zigor espedienteak izendatzeko ahalmena, eta kasuan kasuko zigorrak ezartzekoa.
Zigor jardunbidearen bideratzea bere fase guztietan, Udaleko Mugikortasuneko Zuzendaritzatik egingo da, edota, hala badagokio, garraioen arloan eskudun den udalaren alorretik.
Arau-hauste oso larriek hiru urteren buruan galduko dute indarra, larriek bi urteren buruan eta arinek sei hilabeteren buruan, lege-haustea egin zenetik kontatzen hasita.
Arau-hauste oso larriengatik ezarritako zigorrek hiru urteren buruan galduko dute indarra, larriengatik ezarriek bi urteren buruan eta arinengatik ezarriek sei hilabeteren buruan, zigorra ezarri den ebazpen administratiboa sendoa egin den egunetik kontatzen hasita.
Arau-hausteen preskripzioa eten egingo da, baldin eta Administrazioaren edozein jardun gertatzen bada, salatuak ezagutzen duena, edota jardun horrek salatuaren nortasuna edo helbidea jakiteko asmoa badu, edota jakinerazpenik egiten bada, 30/92 legeak ezarritakoaren arabera.
Zigorren preskripzioa, behin sendoa bilakatu denean, betearazteko helburua duten jardunen eraginez etengo da, ez bestela.
Zigorrak betearazteari dagokionez, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak aurrez ikusten dena aplikatuko da, Administrazio Publikoen eta Administrazio Jardunbide /Orokorraren Araubide Juridikokoa, eta orobat nahitaezko betearazteei aplika dakizkiekeen gainerako arauetan.
Donostiako Udalak, sei hilabeteko epean, Arautegi hau behin-betiko onesten denetik hasita kontatuta, Garraioetan Sartzeko Erraztasun Plan bat osatuko du, aurrekontu zuzkidura nahikoa izango duena, halako eran non, lau urteko epean geraleku guztientzat, eta sei urtekoan autobusentzat, mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonek garraio zerbitzu guztiak erabili ahal izango dituzten oztopo fisikorik gabe. Epe hauek Plana onartzen den datatik aurrerakoak dira.
Donostiako Tranbiaren Konpainiak sei hilabeteko epea izango du, Arautegi hau indarrean jartzen denetik aurrera, testu honetan ageri diren xedapenak bere barne funtzionamenduan ezartzeko. Horri erantsi behar zaio Donostiako Tranbiaren Konpainiako langileek Arautegi honetako xedapenak behar bezala ezagutu eta aplika ditzaten beharrezko diren ikastaroak eta liburuak ere langileen prestakuntza planetan sartuko direla.
Arautegi hau behin betiko onartu ondoren, sei hilabeteko epean, Donostiako Udalak eta Donostiako Tranbiaren Konpainiak zerbitzuaren prestazioari buruzko Kontratu-Programa bat izenpetuko dute, honako Arautegi honetan ezarritakoa islatuz, eta atal sorta honetan ezarritakoak betetzen ez direnean edo arau hauek hausten direnean egin beharrekoak aurrez ikusiz.
Enpresa mailegariak bi urteko epea izango du bere zerbitzuak Arautegi honetan ezartzen diren ordutegien fidagarritasunaren, erabiltzaleak informartzeko, ahalmen mugen betekizunen eta erreklamazio eta iztripuen murriztearen mailetara egokitzeko.
Donostiako Udalak Arautegi honen edukiari buruzko informazio eta hedapen kanpaina bat egingo du donostiar hiritarren eta garraio publikoaren erabiltzaileen artean, eta kontuan hartuko ditu batez ere mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonekin zerikusia duten alderdiak.
Enpresa mailegariaren erantzukizun berezia izango da Arautegi honetan ageri diren arauak behar bezala ezagutaraztea eta hedatzea, bere enplegatuei dagokienean.
Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoen Zigortzeko Ahalmenaren otsailaren 20ko 2/1998 Legean agertzen diren zigor prozedurak, Arautegi honen aplikazio eremuaren baitan dauden emakiden enpresa titularrei dagozkienak, Donostiako Alkateak irekiko ditu eta harexek ebatziko ditu.
12 Atala.- Segurtasun arrazoiak direla medio, surf egiteko taulak beren zorroan sartuta eraman beharko dira.
14 Atala.- Adigarri da ume-kotxe zein aulkiek sarbidea dutela behe plataformadun autobus egokitu guztietan. Ume-kotxe eta aulkiak segurtasun-uhalaz loturik eta euren arduraduna aldamenean dagoela eraman beharko dira. Nolanahi ere, beti izango du lehentasuna txartela ordaindurik autobus barruan dagoen pertsonak.
19 Atala.- Geltoki batean motorea lau minutuz gelditzeko obligazioaren aipamena gutxi gora-beherako irizpidea da, eta beraz, adigarri da oso geldialdi luzeetan baino ez dagoela motorea gelditu beharrik.
32 Atala.- Autobusaren gehienezko edukiera gainditzeagatik gidariak izango lukeen bidaiari-kopurua mugatzeko erantzunkizuna edukiera neurtzeko sistema bat dagoenean aplikatuko da. Edonola ere, geltoki batean bidaiariak sartzen ari direla gainditzen bada gehienezko edukiera, autobusaren fitxa teknikoan adierazitako gehienezko edukiera baimendua hartuko da kontuan.
35 Atala.- Gidari-zenbakiaren bidez identifikaturik dago gidaria.
40 Atala.- Erreklamazioa egiteak zerbitzua kaltetu dezakeela uste badu gidariak, Donostia Tranbia Konpainiako bulegoetan egingo da erreklamazioa.
45 Atala.- Inork ez du lehentasunik izango baliozko txartela dutela dagoenako autobusean daudenen aldean.
49 Atala.- Heldu bakoitzeko, 4 urtez beherako bi haur bidaiatu ahal izango dira gehienez dohanik. Haur gehiago egonez gero, horiek billetea ordaindu beharko dute.
50 Atala.- Adigarri da 5000 pezetaren ordaina 30 euro direla. Beraz, halako billetea emititzen ez den bitartean, 20 euroko billetea izango da onartuko den handiena.
2002ko maiatzak 1
® DBUS.es: Fernando Sasiain, 7 | 20015 Donostia-San Sebastián Tlf: 943 000 200 | Erabilpen Baldintza | Harremanetarako | Web mapa