Castellano Euskera English Français
Pozgarria da niretzat Dbusek erantzukizun sozial korporatiboarekin lotuta 2011n zehar egin dituen ekintzei buruzko memoria aurkeztea.
Memoria hau da DBUSek gizarte, ekonomia eta ingurumenarekin lotutako gaiekin eta bere langileekin hartutako konpromisoen isla zuzena eta zehatza, eta zerbitzuaren gestioan eta kalitatean bikaintasuna lortzeko enpresa den neurrian duen erronkaren baitan sartzen da.
Udaletik, oro har, eta Dbusetik, bereziki, ahalegin handia egiten ari da gero eta hiri hobe bat lortzeko, gero eta hiri bizagarriago, gizatiarrago eta iraunkorrago bat egiteko.
Hiriaren erronka estrategiko honetan funtsezko zutabe dira autobusa erabili ohi duten pertsonak, horiei esker hiria gero eta iraunkorragoa baita eta hiritarrek gero eta gehiago errespetatzen baitute ingurumena.
Era berean, memoria honek DBUSek bere langileekin hartutako konpromisoa azpimarratu nahi du; azken finean, langileak dira zerbitzuari kalitate ematen diotenak eta erabiltzaileen premiei erantzuten dietenak.
Linea hauetatik animatu nahi zaitugu erantzukizun sozial korporatiboari buruzko memoria hau irakurtzera, Europar Batasunak definitutako Global Reporting Initiative (GRI) gidaren 3.0 bertsioari jarraituta egin baita. Memoria GRI gida horrek markatzen dituen adierazleetan oinarrituta garatu da, Dbusetik tranmititzen den bikaintasun ideiarekin bat datorren memoria bat lortze aldera.
Donostia-San Sebastian, 2012ko martxoaren 26a
Izpta. Juan Karlos Izagirre
DTK-ko lehendakaria
® DBUS.es: Fernando Sasiain, 7 | 20015 Donostia-San Sebastián Tlf: 943 000 200 | Erabilpen Baldintza | Harremanetarako | Web mapa