Kalitatearen aldeko politika
Gure enpresak duen kalitatearen aldeko politika honela laburbildu daiteke:
- Kalitatea da aurren-aurrenekoa. Kalitateak izan behar du gure
lehentasuna.
- Tranbia Konpainiak bidaiarien garraio-zerbitzuetan punta-puntako
enpresa izan nahi du, ematen duen zerbitzua etengabe berrituz.
- Erabiltzaileak eta bezeroak egiten dugun guztiaren arretagune dira.
Gure zerbitzua da ahalegin guztien emaitzen berri ondoen ematen duena, eta
hortaz, gure bezeroek eta erabiltzaileek dituzten espektatibak ase behar
ditu.
- Tranbia Konpainian uste dugu enpresako langileak direla dugun
baliorik handiena, eta horregatik, beraien partaidetza aktiboa eta talde-lana bultzatzen ditugu.
- Enpresaren arrakasta lortuko bada, funtsezkoa da etengabe hobetu
ahal izatea. Eta horrek ahalbidetu behar digu negozioa hobetzea, bi
errentagarritasun mota kontuan hartuz: batetik ekonomikoa baina baita
soziala ere.